BERDEGUNEEN ARTATZEA ZERO PHYTOAREKIN

2015eko uztailaren 22an, Hazkunde Berderako Trantsizio Energetikoaren Legeak zero pestizida helburua ezarri zuen espazio publiko guzietan, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Geroztik, herriak kudeatzen dituen biribilgune, errepide bazter eta berdegune guziak produktu kimikorik gabe artatuak dira.

Erronka bat: gure osasuna eta ingurumena babestea

Tratamendu kimikoek ondorio negatiboak dituzte erabiltzen dituztenentzat eta biztanleentzat, biodibertsitatea suntsitzen dute eta ura kutsatzen dute.

Zero Phyto osasunarentzat on , ingurumenarentzat on!

Herriko espazioen mantentzea: praktika berriak

Produktu fitosanitarioen erabilpenaren gelditzeak praktika aldaketak eta kanpoko espazioen bilakaera bisuala aldatzen ditu.

Kimikarik gabe eta giza baliabide gehigarririk gabe, zaila da berdeguneetaz hain ongi artatzea.

Ez ditugu gure espazio publikoak uzten, modu desberdin batez eta arduradunatsuagoan kudeatzen ditugu. Gure ongia eta ingurumenarentzat, berezko flora onartzen ikas dezugun, herriko langileak esku hartu arte.