THP-PLU

Herri Kontseiluak 2014ko ekainaren 3an hartu deliberamenduaren bidez, Herri Kontseiluak THParen berrikusteari ekitea erabaki zuen.

Hirigintza dokumentu hori eguneko arauetara egokitzeko asmoa du berrikuste horrek, bereziki ingurumenaren Grenelle 2 delakora. Ingurumen ikerketa egiten hasi gara, beraz, araudiaren eta zonetako banaketaren gaineko hirigintza azterketez gain.
Ingurumen azterketa BIDARTEko GEOCIAM bulegoari agindu zaio eta hirigintza azterketa, berriz, ARROXELAko GHECO bulegoak darama.

Berrikuste prozedurak, azterketek irauten duten bitarte osoan adoste bide bat irekitzea aurreikusten du. Hartara, dosierraren aldi bakoitzeko egoera azaltzen duten dokumentuak dakartzan erregistro bat da herriko etxean, jendeei zabalik.

Laborariekin adosteko lehen bilkura bat egin zen, jadanik, iragan uztailaren 3an; dosierra aitzin doan eran, horren berri eta inkesta publikoa egin baino lehen antolatuko ditugun jendearekiko bilkuren berri emanen dizuegu.

Aldaketa, hirigintza dosierrak izapidetzean

Aipa dezagun ezen orain arte Lurraldeetako eta Itsasoko Departamendu Zuzendaritzak (LIDZ-DDTM) izapidetzen zituen hirigintza eskarietako dosierrak, 2015eko uztailaren lehenetik goiti, ERROBI Herri Elkargoak izapidetuko dituela; horretarako zerbitzu berezi bat sortu du eta 3 pertsona kontratatu, lan horiek egin ditzaten. Dosierrak, betiere, herriko etxean aurkeztu behar dituzue.

THParen aldatzea – 2014ko otsaila

THParen araudia

Plan de zonage Nord

Plan de zonage Sud

Antolaketa Orientabideak

Kadastra

> Ezpeleta herriko kadastra planoa hemen ikus: www.cadastre.gouv.fr