Historia

Ezpeleta izena eta gazteluaren izena (ezpelez landatu lekua) Nafarroako familia noble batetik datoz; han ezpel ugari baitzen.

Ezpeletako baroiek gaztelua eraikiarazi zuten, 1000. urtearen inguruan. Juliana Henriquez baroisa oinordekorik gabe hil zen, 1694. urtean, eta gaztelua Ezpeletarrei utzi zien.

Château des barons d'Ezpeleta

Château des barons d’Ezpeleta

1997 urtean, gazteluaren inguruko arkeologia indusketa batek, zundaketa eta trantxadak eginez, Erdi Aroaren amaialdeko gotorleku baten aztarnak atera zituen. Aztarna horiek bost dorre zituen harresi handi batenak dira; poligono irregular baten forma zuen eta, dirudienez, auzo osora hedatua zen. Tokiko arkeologiaren aurkikuntza horrek Ezpeletaren iragana azaltzen digu eta herriaren ondarea aberasten du. Angeluko dorrea Historiazko Monumentuen zerrendara sartu zuten, 1937. urtean, eta gaztelu osoa, gero,1993an.