Herriartekoa

Errobi Herri Elkargoa

2006ko abenduaren 21ean sortu zen; 11 herri biltzen ditu:

Arrangoitze, Basusarri, Kanbo, Ezpeleta, Haltsu, Itsasu, Jatsu, Larresoro, Luhuso, Zuraide, Uztaritze.

Lehendakaria: Paul BAUDRY

 

> Herri elkargoaren webgune ataria ikus : www.ERROBI.fr

Dituen eskumenak:

Ekonomiaren garapena:

  • Ekonomia jardunetarako zonak sortu eta antolatzea.
  • Lurraldearen ekonomia garatzeko ekintzak:
    azterketak, analisiak, sustapena, komunikazioa, laguntza, etab.
  • Elkargoko lurraldean turismoa sustatzeko eta balioztatzeko ekintzak.

Lekuen antolaketa:

Baiona eta Landen Hegoaldeko Lurralde Antolaketa Eskeman (LAE-SCOT) parte hartzea

Euskararen sustapena:

Euskara atxikitzeko eta haren erabilera sustatzeko ekintzak, Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean.

Etxe hondakinen bilketa eta tratamendua:

Etxeko zaborraren eta birzikla daitezkeen hondakinen bilketa da. Eskumen hori elkargokide diren 11 herrietako 9etan baliatzen da (Ezpeleta ere tartean).

Ibaien zaintza eta lehengoratzea:

Bide berdeak alde batera utzirik, eta Estatuak eta inguruetan bizi direnek ukan ditzaketen erantzukizunak ere kontuan hartuz, lehentasunezko eta ororen intereseko lanak egitea.

Uraren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema (UAKE-SAGE) prestatzen parte hartzea

Ur baliabideak kudeatzen eta zaintzen parte hartzea

Elkargoaren intereseko bizitegi lagunduen politika eta gizarte maila apalekoen ostatatzearen aldeko ekintzak egitea

Elkargoaren intereseko operazioen bidez, maila apalekoen ostatatzearen alde aritzea