Ikastetxeak

Ezpeletako eskola publiko elebiduna

290, Gazitegiko Bidea
64250 EZPELETA
Tel: 05 59 93 86 03
Zuzendaria: Marina MALOT and.

Eskolak ama eskolatik 1. mailako 5. urte arteko haurrak onartzen ditu, elebidunean edo ele bakarraz, ttipien sail orori kasu berezia eginik (3 urtez peko haurrak).

Ama eskolako lehen urtetik bertatik, euskara proposatzen zaie hala nahi duten gurasoen haurrei, astean bi egun eta erdiz, frantsesari eskaintzen zaion ordu kopuru berdinarekin. Ama eskolako handien sailean hasiz, bigarren hizkuntza bat ere proposatzen zaie (ingelesa edo espainola).
Eskolak informatika gela bat du, ikasleek informatikaren onak eta arriskuak ezagut ditzaten.

Eskola orduak

  • Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan :8:35 – 11:45 /  13:45 – 16:15

Eskolaldi Inguruko Denbora

Herriak astean 3 oren eskaini behar ditu Eskolaldi Inguruko Jardunetarako. Eskolaldi Inguruko Jardunak astearte, ostegun eta ostiraletan, 15:30etik 16:30era ematen dira, urririk. Astelehenetan, ordutegi berean, haurtzaindegia da ere, urririk.
Haurrei zenbait jardun ezagutzeko aukera ematen diete (aurten, batez ere baratzezaintza; pilota, merkatu estalian; euskal dantza; dastamenaren eta elikagaien gaineko lantegiak; eskulanak…).
Eskolaldi inguruko jardun horiek Farandole, ostatatze gabeko aisialdi harrerak kudeatzen ditu eta diploma duten langileek gidatzen dituzte. Aisialdi harrerako zentroaren animatzaileak eta herri langileak aritzen dira hor lanean, baina baita urririkako laguntzaileak ere.

Eskolaldi inguruko harrera

Eskolaldi inguruko harrera zerbitzu bat da egunero, 7:30etik 8:35era eta 16:30etik 18:30era. Haurrak herri langileek eta aisialdi zentroko animatzaile diplomadunek gidatzen dituzte.
Zerbitzu hori Farandole aisialdi zentroak kudeatzen du.

Jantokia

Jantokiko janariak Jantegi eskola jatetxeak zerbitzatzen ditu (Kanbo) eta tarifak diru sartzeen arabera ezartzen dira. Familia kozientea ukateko, dosierra herriko etxean edo webgunean hartu behar da.

> Gehiago jakiteko

Zerbitzu horiek baliatzeko, haurraren izena hilero eman behar duzue hemen: familia ataria.

Eskolan izen ematea

> Izen emate dosierra telekarga

Proposatu jarduerak

Igerilekua, ama eskolako handien sailetik lehen mailako 5. urte arte.
Pedagogia ateraldiak, kirol topaketak, ezagutze eskola, erregularki antolatuak dira.

Jondoni Extebe ikastegia

45 Plazako Karrika
64250 EZPELETA
Tel: 05 59 93 82 31
Zuzendaria: Yvonne AROSSA and.

Jondoni Extebe eskola eskola pribatu katolikoa da eta Estatuarekin elkartze kontratupean da.
Irakasleak laikoak dira, Irakaskuntza katolikoaren Diozesa Zuzendaritzaren pean.
Ezpeletako herri barnean da kokatua. Gizakien neurrira egin eskola da; haurrak 2 urtetik goiti hartzen ditu, seigarren maila arte.

> Ikus informazio oro hemen: www.ecole-saint-etienne-espelette.fr

Ikastola

2 ikastola ditugu Ezpeleta inguruetan: ARROKAGARAI ikastola, Itsasun, eta ERROBI ikastola Kanbon.

Ikastolara doazen ikasleak euskarazko murgiltze sisteman dira.

ARROGARAI ikastola

Eskolen bidea
64250 Itsasu
Tel: 05 59 59 35 22

Webgunea: www.arrokagarai-ikastola.com

ERROBI ikastola

Gaztainondoen etorbidea
64250 Kanbo
Tel: 05 59 29 26 01

Webgunea: www.errobi-ikastola-kanbo.com