Hondakinen bilketa

Hondakinen sailkatzea ororen egitekoa da

Errobiko Hainbat Asmodun Herriarteko Sindikataren (HAHS-SIVOM) ildoari jarraiki, Errobi Herri Elkargoak egiten ditu etxeko hondakinen bilketa eta tratamendua.
Eskumen hori elkargoak berak gauzatzen du, bilketari dagokionean (hondakinak sailkaturik eta sailkatu gabe biltzea, hondakindegiak), baina tratamenduari dagokionean, aldiz, Bil Ta Garbi Sindikat Mistoari eskualdatu zaio, tratamendua berak egin dezan.

Hondakindegien eta sailkatze aginduen gaineko informazio oro

Tel: 05 59 93 50 62

> Ikus Herri Elkargoaren webgune atariawww.errobi.fr

Hondakindegien ordutegiak:

Zuraideko hondakindegia:

  • Asteartez: 9:00 -12:00
  • Asteazkenez: 14:00 -18:00
  • Ostiralez: 14:00 -18:00
  • Larunbatez: 9:00 -12:00 / 14:00-18:00

Itsasuko hondakindegia:

  • Astelehenez: 14:00 -18:00
  • Asteazkenez: 9:00 -12:00 / 14:00 -18:00
  • Ostegunez: 14:00 -18:00
  • Ostiralez: 14:00 -18:00
  • Larunbatez: 9:00 -12:00 / 14:00 -18:00

Etxeko hondakinak etxean sailkatzea, jokamolde ona!

Etxean sailkatuz, hondakinei balioa ateratzeko bide berriak irekiko ditugu.

Biztanle orok sailkatuko balitu bere paper eta bilkariak, urtean 130 kg material birziklatuko lirateke.
Sailkatzeko aginduei jarraituz, honako hauek egiteko aukera sortzen dugu:

  • Ekoizpen eta bilkari berriak sortzeko birziklaketa
  • Hondakin berdeei balioa ateratzea
  • Lehengaiak eta natura baliabideak ez xahutzea. Plastiko tona batez 830 litro petrolio aurrezten dira
  • Gauzak eta materialak berrerabiltzea, diru arazoak dituztenen fabore
  • Lanpostuak atxik eta sortzea (bilketak, sailkatze zentroa, birziklatze enpresak, hondakindegiak)
  • Ingurumenaren babesa. Plastikozko botila batek 100 eta 1000 urte arte behar ditu desegiteko; berinezko botila batek, berriz, 1000 urte baino gehiago.

Bilkarietako logo eta ikurrak

eco_emballages
EkobilkariakKasu! Logo horrek ez du, inolaz ere, erran nahi bilkari hori birzikla daitekeenik!
Soilik erran nahi du ekoizleak zerga bat ordaindu duela ekobilkarien programerako.

 

logo_du_recyclageBirziklaketaren logoa: Garrantzitsuena Möbius-en eraztuna da. Birziklatze ziklo amaigabe bat adierazten du. Produktua birzikla daitekeela erran nahi du. Batzuetan, eraztunaren erdian, ehuneko bat ageri da; horrek erran nahi du produktuak jadanik ehuneko horretan dituela birziklaturiko materialak.

tidy_man

Tidy Man: Zentzu oneko oinarrizko arau bat gogoratzen digu, alegia, hondakinak zakarrontzira behar direla bota eta ez lurrera edo naturan.

 

poubelle_barreeZakarrontzi urratua: Hondakina bide berezi batetik bildu behar dela adierazten du; ez da zakarrontzira bota behar.

 

trimanTriman: Ikur hori 2015az geroztik nahitaezkoa da, teorian, birzikla daitezkeen bilkari eta produktu orotan. Birziklagarria dela eta sailkatu behar dela erran nahi du.

 

Logo bereziak:

Dohainik telekargatzeko dokumentuak, hemen: www.errobi.fr 

Sailkatze gida

Alokairuan ematen dituzun etxeetan afixatzekoa

Sailkatze lerrotxoa, frantsesez

Sailkatze lerrotxoa, euskaraz

(herriko etxean ere eskura daitezke)

Ezpeletako herria: Egiteko ditugunak

Hondakinen bilketa moldea aldatzea:

Etxe hondakinen egungo bilketa zerbitzua orain dela zenbait urte hasi zen eta bere mugak jo dituenez, ezin da, sistema horrekin, Ingurumenaren Grenelle deiturikoak etxeko zaborra gutxitzeko eta sailkaturiko hondakinak emendatzeko ezarri helburuak iritsi.
Asmo Anizdun Herriarteko Sindikatak daraman erreforma Zuraiden abiatu zen, 2012an, proba gisa. 2014ko martxoaz geroztik, 9 herrietara hedatzen ari da eta erabat indarrean 2015eko amaierarako izanen da. Ezpeleta azken seihileko honetan sartuko da.

> Erreformari buruzko berriak hemen irakur

Zer aldatuko zaigu?
Etxe gehienek beren ontzi bereak ukanen dituzte eta atez ateko bilketa bereziak eginen dira etxeko zaborrerako eta birzikla daitezkeen hondakinetarako. Bilkariak eta paperak sailkatzeko ontzia etxean izanik errazago izanen da sailkapena.
Leku zenbaitetara gaitz du bilketa egiten duen kamioiak sartzeko; horregatik, horko etxeentzat, biltoki batzuk ezarriko dira. Bakoitzak dagozkion ontziak irekitzeko gako bat ukanen du.
Herri Elkargoak hasi dituen informazio bilkurak sektore bakoitzean eginen dira eta informazio zehatza ematen duen eskuorri bat banatuko da.

Informazio horiek sailkapenaren enbaxadoreak osa ditzake ere, eta zuen galderei erantzun, etxera etorririk, horren beharra dutenentzat.
Hondakindegira eramatea: Berina, pila zaharrak, oihalak….
Hondakin zenbait biltokietara edo hondakindegira eraman beharko dira, birziklatzeko bide bereziak dituztelako edo arrisku zerbait dutelako eta tratamendu egokia behar dutelako.

Bilketarako lurpeko ontziak:

Lekuen ederra ez itsusteko, zenbait lekutan lurpeko ontziak kokatuko dira.
Honela:
containers