Asiar lozerra

Frantziara 2014an heldu zen eta haren habiak gure lurralderaino hedatu dira. Bioaniztasunari egiten dion kalteaz oharturik, ERROBI Herri Elkargoak eta kide dituen herriek, zeinetarik Ezpeleta herriak ere, asiar lozerraren hedapenaren aurka lan egiten dute.

Harrapaketa:

Frelon asiatique

Frelon asiatique

Otsail-martxoan abiatzen eta maiatza arte egiten da harrapaketa. Negutik ateratzean, lozer bakoitza erregin bilaka daiteke. Harrapagailuak jarriz, fundatzaile izan daitezkeenak harrapatzen dira eta herrian sortuko diren habiak murrizten.

> Herriko etxean harrapagailu bat hartzen dut, urririk
> Baratzean ematen dut, goizeko eguzkitara eta 2 metro gora gabe
> Beita prestatzen dut: erakargarria da eta harrapagailuarekin batera dator + azukrea + ura

maiatzetik goiti, harrapagailuarekin jarraituz gero, bertako aberedia ere kaltetuko dugu, eta hori ez da nahi.

Habi bat atzematen badut, zer egin behar dut?

Herriko Etxeari habia non den erran. Herriko Etxeak norbait igorriko du diagnostikoa egin dezan eta kenduko duen norbait deituko dute: Errobi Herri Elkargoak bere kargu hartuko du asiar lozerren habiak kentzeko gastua (beste espezieak herritar bakoitzaren kargu dira)

Lozerren zikloa ikus

Informazio liburuxka telekarga

Harrapatzaile arduratsuaren gida telekarga