2020ko LABORANTZA KONTAKETA

2020ko urriaren 1etik 2021eko apirilaren 30era, Laborantza eta Hazkurri Ministerioak laborantza kontaketa antolatzen du. Neurri handiko ekintza da, hamar urte guziez egiten dena Europako araudi baten arabera.

Lurraldeko laborari guziei galdegina zaie parte hartzea, bai Frantzia metropolitanoan, bai itsasoz haraindiko departamenduetan.  Aurten, lehenbiziko aldikoz, kontaketa linean eginen da laborarien % 85arentzat. Beste guzientzat, inkesta egileak etxera etorriko zaizkie datuak biltzeko. Akitania Berriko 12 000 etxalderi inkesta eginen zaie.

Julien de Normandie laborantzako ministroak jakinarazi duen bezala, horrelako kontaketa beharrezkoa da zain ditugun erronkei buru egiteko. Datu zehatzak bildu behar ditugu frantses laborantza sistemaren aldaketa ikertzeko, gure laborantzak zer garrantzia duen neurtzeko Europar Batasunaren baitan, eta beharrezko neurrien plantan ezartzeko biharko laborantzaren prestatzeko.

Argibide gehiago:   https://agriculture.gouv.fr/recensement-agricole-2020