Eskolaldi Inguruko Jardunak

Herriak astean 3 oren eskaini behar ditu Eskolaldi Inguruko Jardunetarako. Eskolaldi Inguruko Jardunak astearte, ostegun eta ostiraletan, 15:30etik 16:30era ematen dira, urririk. Astelehenetan, ordutegi berean, haurtzaindegia da ere, urririk.
Haurrei zenbait jardun ezagutzeko aukera ematen diete (aurten, batez ere baratzezaintza; pilota, merkatu estalian; euskal dantza; dastamenaren eta elikagaien gaineko lantegiak; eskulanak…).
Eskolaldi inguruko jardun horiek Farandole, ostatatze gabeko aisialdi harrerak kudeatzen ditu eta diploma duten langileek gidatzen dituzte. Aisialdi harrerako zentroaren animatzaileak eta herri langileak aritzen dira hor lanean, baina baita urririkako laguntzaileak ere.

Ordutegiak

Eskolaldi Inguruko Jarduerak astearte, ostegun eta ostiraletan egiten dira, 15:30etik 16:30era

Argibideak

Harremanetan jar Catherine Laulhé andrearekin, 06 74 93 45 27 telefonoan edo e-mezua igor: 

Izen ematea

Izenak webguneko familia atarian eman behar dira.

Aitzinetik izena eman ez duten haurrak onartuak izanen dira, baina antolaketa eta gidaritza arrazoiengatik, ezinen dute jardueretan parte hartu.
Halatan, bada, «haurtzaindegi» lana eginen du, haiekin, animatzaile batek.

Gogoan har eta haurraren izena eman ezazue, hilero.

> Familia atarira jo