Aisialdi zentroa

Ostatatze Gabeko Aisialdi Harrera FARANDOLE

Ostatatze Gabeko Aisialdi Harrera TTIPIEN ETXEA elkarteak egiten du, 2006. urteaz geroztik.

Aisialdi harrera Ezpeletako eskola publikoan egiten da eta diplomadun 3 langile finko ditu: zuzendari 1, animatzaile euskaldun 1 eta haur ttipien animatzaile 1.

Zentroak proposatzen du:

  • Eskolaz kanpoko harrera, asteazkenetan, egun osoz (7:30etik 18:30era) eta eskola oporraldietan (salbu Eguberriko oporretan)
  • Eskolaldi inguruko harrera, eskola publikoan: goizez, 7:30etik 8:35etara eta arratsaldez, 16:30etik 18:30era

Ostatatze Gabeko Aisialdi Harrerak heziketa inguruko jardun berriak animatzen ditu ere, 15:30etik 16:30era, astearte, ostegun eta ostiraletan, eskola publikoan.

FARANDOLE Aisialdi Harrerak Gizarte Kohesiorako eta Gazteria eta Kirol Ministerioaren oniritzia du, bai eta, 6 urtez peko haurrentzat, Ama-Umeen Babes erakundearena (PMI). Aisialdi harreraren parte bat Baionako Familien Laguntza Kutxak diruztatzen du.

Tarifak

Proposatu tarifak familien familia-kozientearen arabera kalkulatuak dira.

Argibideak

Harremanetan jar Catherine Laulhé andrearekin, 06 74 93 45 27 telefonoan edo e-mezua igor: 

Izen ematea

> Familia atarira jo